Zure saltokian erosketak egitea sustatzen duen eta bezeroak fidelizatzen dituen aplikazioa
Bertako merkataritza sustatu eta indartzeko, salmentak suspertzeko eta ekonomia bultzatzeko pentsatutako aplikazioa da Zoko.
Zokorekin zure bezeroek dirua biltzen dute erosketa bakoitzarekin, berehalako onura hautemangarria eskainiz. Saldo hori etorkizuneko erosketa batean erabiliko dute, zure saltokira itzultzea lortuz.
×

"Zokorekin nire bezeroak beti itzultzen dira"

"Zokorekin, nire salmentak ere hobetzen dira"

"Askatasun osoa duzu nahi duzunean harpidetu edo harpidetza kentzeko"

Zure bezeroak fidelizatzen ditu eta bezero berriak lortzen dituzu.
Askatasun osoa duzu nahi duzunean harpidetu edo harpidetza kentzeko.
Komunitatea sortzen duzu bertako saltokien artean.
Aplikazio sinple, azkar eta intuitiboa :
- Erabili behar duzun tokian eta unean .
- Ez dio zure saltokiko ohiko kobrantza prozesuari eragiten.
- Ez du kostu gehigarririk suposatuko: onurak jaso ezkero bakarrik ordainduko dituzu zerbitzu-sariak.
- Ez uzu teknologian inbertsiorik egin behar: guk emango dizugu tresna doan.
- Autonomia eskaintzen dizu: nahi duzunean izena emateko eta/edo saioa amaitzeko askatasuna izango duzu, administrazio-prozedura astun gabe.
- Erabiltzaileen ohiturak aztertzen lagunduko dizuten kontsumoari buruzko datuak biltzen ditu eta merkatuan kokatzen eta salmentak handitzen lagunduko dizu.
1. Idatzi bezeroaren erosketaren zenbatekoa.

2. Eman pantailan sortutako QR kodea bezeroari.

3. Behin bezeroak QR kodea eskaneatu duela, balioztatu transakzioa.

Modu hain erraz honetan lortuko duzu bezeroak fidelizatzea, zure saltokira itzuli daitezen.











